Eztabaida garratz batek astindu du Nafarroa Garaiko agenda publikoa. Guardia Zibilak inolako frogarik gabe ETA euskarazko D ereduan infiltratu dela baieztatzen duen ikerketa filtratu du. Adibide gisa, Iturramako institutua. Konspirazioaren teoria, ikuskizun mediatiko eta borraren politikaren zerbitzura jarria. Uxue Barkosek Espainiako Parlamentuan azalpenak eskatu ditu eta Jorge Fernández Díaz Barne ministroak honela erantzun dio: bere gobernua legegintzako hainbat neurri aztertzen ari omen dela “irakaskuntza ETAren fanatismo terroristaren zerbitzura jarri nahi dutenek bereganatu eta beraien errelatoarekin historikoki benetan gertatu dena itxuragabetzea ekiditzeko”.
Este 2013 que cerramos se han cumplido diez años de la construcción del parking de la Plaza del Castillo de Pamplona, que conllevó la excavación incontrolada, la destrucción del yacimiento histórico que se encontraba en el lugar, el desmantelamiento de los vestigios recogidos, y como rúbrica el vertido del material extraído a un basurero.
2013. urtean hamar urte bete dira Iruñeko Gaztelu Plazako parkina eraiki zutenetik. Obra haren ondorioz kontrolik gabe hondeatu zen, tokiko aztarnategi historikoa suntsitu zen, jasotako aztarnak puskatu ziren eta hori gutxi ez, eta ateratako materiala zabortegi batera bota zuten.
Iruñeko Gaztelu Plaza gure historiako kokaleku pribilegiatua da. Hiriko burgoen (Nabarreria, San Cernin eta San Nicolás) artean kokatua, konkistaren garaian (1512) Iruñeko gotorleku nagusia zen Luis Hutinen gazteluaren orubea zen -hortik datorkio izena-.
Comentarios recientes