2013. urtean hamar urte bete dira Iruñeko Gaztelu Plazako parkina eraiki zutenetik. Obra haren ondorioz kontrolik gabe hondeatu zen, tokiko aztarnategi historikoa suntsitu zen, jasotako aztarnak puskatu ziren eta hori gutxi ez, eta ateratako materiala zabortegi batera bota zuten.
Iruñeko Gaztelu Plaza gure historiako kokaleku pribilegiatua da. Hiriko burgoen (Nabarreria, San Cernin eta San Nicolás) artean kokatua, konkistaren garaian (1512) Iruñeko gotorleku nagusia zen Luis Hutinen gazteluaren orubea zen -hortik datorkio izena-. Aldez aurretik, milaka urtez biztanledun espazioa izan zen eta, hala, antzinako hilobien aztarnak agertu ziren, hala nola Europan nagusi izan ziren erromatar, bisigodo, musulman, franko eta abarren garaietakoak. Hala ere, lurperatutako populazioa bertakoa zen, baskoia alegia.
Parkinaren negozioak eta ondare horren suntsiketak gure herriaren historiari erakutsitako mespretxuak milaka herritarren protesta jendetsuak jaso zituen. Herritar horiek iruindarrak ziren, baina baita Nafarroako beste lurralde batzuetakoak ere. Izan ere, ondare hori ez zen bertako bizilagunena soilik, ez zen hiriaren iraganaren ikuspegi hutsa, elementu sinboliko nazionalen pilaketa baizik. Iruñea mendetan izan da Nafarroako hiriburu, euskal Estatu independenteko hiri nagusi. Su riqueza simbólica se refiere a esa capitalidad; a ese papel que ha jugado en la historia; al rastro de los lazos que nos unen y que se inscriben en esa relación capital-territorio, una relación entre pueblo y gobierno, centro económico y vías de comunicación, centro religioso y diócesis, ciudad y campo (o montaña, o tierra llana, cualquiera que sea la dimensión que queramos contemplar); símbolos colectivos y comunidad que se crea en ellos; vínculos de carácter organizacional, institucional, económico, emblemático, político.
Bere aberastasun sinbolikoa hiriburutasun horri dagokio, historian jokatu duen rolari alegia, eta hor gauzatzen dira herri gisa batzen gaituzten lotura batzuk, hala nola hiriburua/lurraldea, herria/gobernua, gune konomikoa/komunikabideak, gune erlijiosoa/elizbarrutia, hiria/landa-gunea (edo hiria/mendia, hiria/herri xehea, edozein dimentsio hartzen dugularik kontuan); halaber, sinbolo kolektiboak eta ikur horietan sortzen den komunitatea; antolamenduari, erakundeei, ekonomiari, ikurrei, politikari dagozkien loturak.
Alabaina, ondare esanguratsu horren aurkako atentatua ez zen nahi gabeko ekintza izan, ez eta gertaera isolatua ere. Urte hauetan, halaber, Euskal Jai pilotalekuaren eraisketa ikusi dugu, hiri-espazioan pilotaren tradizioari lotutako beste harribitxiarena alegia. Ez da kasualitatea Nafarroako herrietan hain errotuta dagoen pilota jokoa munduan euskal pilota izenez ezagutzea. Berriro ere, lotuta daude kultura nazionala eta Nafarroako lurraldea. Hor dugu, baita ere, Antso Jakituna erregearen garaitik dokumentatutako agirietan lingua navarrorum den euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren aurkako jazarpena, foru-gobernuaren eskutik.
Lur errearen politika horren azpian, hiriaren eta gure herriaren arteko lotura historikoaren arrasto oro suntsitu, baliogabetu eta desagerrarazteko borondatea dago, ageri-agerian. Izan ere, lotura horrek errelato bat dakar berekin: ibilbide luzeko euskal herriarena, Estatu subirano eta independente batena, nafarren hizkuntzaren inguruan hezurmamitzen den euskal kulturarena… Suntsiketa, lapurreta, ustelkeria (hori ere badugu) eta abarren azpian ez dago baliabideen kudeaketa txar bat, baizik eta herria desegiteko estrategia kalkulatua, haren sinboloen (haren ondarearen) desagerpen kalkulatuaren bitartez.
Gobernuarentzat, Gaztelu Plazako harriak ez dira harri-kozkor hutsak, baizik eta etsai beldurgarri bat nonbait, leku hori gobernu horrek nahi ez duena izan dela adierazten baitu: euskal historiaren eta hizkuntzaren eszenatokia, izan ginen Estatuaren hiriburua, gure existentzia, independentzia, kultura, elkarbizitza eta munduko gure presentzia defendatzen zuen Nafarroa hartako hiriburua.
Comentarios recientes